Euskal enpresariei gero eta gehiago interesatzen zaie atzerrian inbertitzea

Publicado el por SPRI (autor)

ndustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ordezkari eta aholkulariak ditu 62 herrialdetan SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez, eta euskal enpresariek batik bat Brasil, Txina, Alemania, India, Mexiko eta Argentinarekiko interesa erakutsi dute Industria Sailaren ordezkari eta aholkulari horiekin martxoan zehar eginiko bileretan. Izan ere, azken hiru asteetan, Eusko Jaurlaritzak bere atzerriko sare osoa elkartu du, euskal enpresek aukera izan dezaten banan-banako bilerak egiteko SPRIk atzerrian dituen bulegoetako zuzendari eta aholkulariekin. Euskadik bere historiako esportazio zifra handiena lortu zuen iaz, 21.077 milioi eurora iritsi baitzen, aurreko urtean baino %20,1 gehiago.

Guztira 883 bilera egin dira, aurreko urtean baino 281 gehiago (%46,6). Eremu geografikoka, Europak piztu du interes handiena Europari buruzko 324 bilera egin baitira (2011n baino %20 gehiago), eta atzetik ditu Latinoamerika 198 bilerarekin (%60,98 gehiago), Afrika 160rekin (%82 gehiago), Asia 118rekin (%96,67 gehiago) eta NAFTA eremuko herrialdeak (AEB, Kanada eta Mexiko) 73rekin (%19,57 gehiago).

Herrialdeka, aipatzekoa da Brasili buruzko 45 bilera egin direla, Argentinari buruzko 38, Kolonbiari buruzko 37, Mexikori buruzko 36, Txinari buruzko 35, Alemania eta Txileri buruzko 34, Frantziari buruzko 31, Marokori buruzko 30, Erresuma Batuari buruzko
28 eta Errusia eta Aljeriari buruzko 27. Aipatzekoa da baita ere, hazi egin dela Txinarekiko interesa (%150), Indiarekikoa (%100), Hegoafrikarekikoa (%90), Aljeriarekikoa (%80) eta Kubarekikoa (%110).

Bileren testuingurua SPRI Sarearen Merkataritza arloko ekimen hau Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
nazioartekotzea sustatzeko estrategiaren barruan sartzen da, 2010-2013 Lehiakortasun Planean ageri den bezala. SPRIko enpresa bulegoak eta aholkulariak oso pieza garrantzitsuak dira nazioartekotze estrategiaren barruan, 62 herrialdetara hedatzen baitira; soilik iaz 1.700 laguntza eskaini zizkieten euskal enpresei eta 422 proiektu gauzatu zituzten 59 merkatutan.

SPRIk, besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dizkie euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko bere nazioarteko sarearen bidez:

- Xede diren merkatuen informazio eta analisia.

- Atzerriko merkatuan komertzialki sartzeko aukera.

- Atzerrian merkataritza eta produkzio ezarpenakegiteko laguntza.

- Behin-behineko kokapena SPRIren Negozio Zentroetan.

- Prospekzio bidaia indibidualizatuak antolatzea.

- Tramiteekin laguntzea.

- Tokiko agintariekin eta administrazioekin harremanetan jartzea.

- Finantza arloko laguntzak.

Brasil, China, Alemania, India, México o Argentina han sido los países que más interés han suscitado entre los empresarios vascos que durante este mes de marzo han mantenido contacto con los delegados y consultores que el Departamento de
Industria, Innovación, Comercio y Turismo dispone, a través de su sociedad pública SPRI (Sociedad para la Transformación Competitiva) en 62 países. Concretamente, durante las últimas tres semanas, el Gobierno vasco ha juntado a toda su red exterior al completo para que las empresas vascas tengan la oportunidad de mantener reuniones individuales con los directores de oficina y consultores de SPRI en el exterior. Este interés coincide con que Euskadi logró el pasado año la mayor cifra de exportaciones de toda su historia con 21.077 millones de euros, un 20,1% más que un año antes.

En total se han mantenido 883 reuniones, 281 más que en un año antes (un 46,6%). Por áreas geográficas, Europa ha sido la que más contactos han provocado, 324, un 20% más que en 2011. Latinoamérica 198, un 60,98% más; África 160 (un 82%
más), Asia 118 (incremento del 96,67%) y los países del NAFTA (EE.UU. Canadá y México) 73, con un crecimiento respecto a los encuentros de un año antes del 19,57%.

Por países, destacan 45 reuniones dirigidas a Brasil seguidas de Argentina (38), Colombia (37), México (36), China (35), Alemania y Chile (34), Francia (31), Marruecos (30), Reino Unido (28), Rusia y Argelia (27), por ejemplo. Sin embargo, han destacado los incrementos de interés hacia China, con un 150%, India el 100%, Sudáfrica un 90%, Argelia un 80%, o Cuba un 110%.