COSTRUCCIÓN: Gureak Taldea Eibarko Matsaria poligonoan kokatu denetik badira jadanik lau enpresa bertan

Publicado el por N.B. // REDACCIÓN (autor)

Localizacion(es): Gipuzkoa

 (photo: )

Automozioaren industriarako zerbitzu osagarriak emango dituen enpresa talde honen aurreikuspenen arabera, 50 lanpostu sortuko ditu datozen bost urteetan

Iaz ireki zenetik hona, lau enpresa kokatu dira Eibarko Matsaria industrialdean.  Gureak Taldea izan da azkena eta 1.700dik gora metro koadroko bi nabe modular esleitu zaizkio. Enpresa honek era askotako zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, konponbide grafikoak, sustapen marketina eta dokumentuen kudeaketa. Datozen urteetan 50 enplegu berri sortzea aurreikusten du.

SPRI Taldeko (enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoa) azpiegitura arloan integratuta dagoen eta Matsaria industrialdearen sustatzaile den SPRILUR, S.A.k egin du esleipena. Oraingoan Gureak Taldeak Eibar aukeratu du bere negozioaren hedapen planaren barruko kokaleku berri gisa. Gureak enpresa taldeak automozioaren sektorerako laguntza zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak garatuko ditu Eibarko industrialdean. Gureak Taldearen jarduera batzuk SPRILURek hiru lurralde historikoetan sustatzen dituen beste enpresa-gune batzuetan kokatuta daude.

Nabari bada ere espazio industrialen eskaera jaitsi egin dela, Gureak Taldearekin jada 4 dira Matsarian 2011tik hona kokatuta diren enpresak. 4 enpresa horiek 49 langile enplegatzen dituzte eta 3.600 m_ko pabilioiak okupatzen dituzte. Hauek dira poligonoan garatzen diren jarduera nagusiak: pintura tailerrak, animalien tanatorio zerbitzua, vending zerbitzuak eta automozioaren sektoreari laguntzeko zerbitzuak. Pabilioiak eraikitzeko lanak 2011n amaitu zirenetik, 1,5 milioi euroko sarrerak lortu dira bi enpresari eginiko salmentengatik eta, horrez gain, finantza errendamenduko bi kontratu sinatu dira 3 urterako, zeintzuen bidez 1,6 milioi euro eskuratuko baitira behin betiko salerosketa eskritura sinatu ostean.

Poligonoak guztira 59.355 m_ko azalera dauka eta azalera eraikigarria 25.209 m_koa da.  9.336 m_ko, 6.894 m_ko eta 8.979 m_ko hiru eraikin ditu. Matsarian 14,4 milioi euro inbertitu dira guztira.

Matsariako industria-gune berri honekin, SPRILURek Eibarren zeuzkan bi enpresa-guneak osatuko ditu: Azitain Barren eta Erisono. 605 langile enplegatzen dituzten 43 enpresak dute kokalekua bi poligono horietan. Gainera, Deba Behea eskualdean beste 5 industrialde sustatu dira 4 udalerritan (Eibarren, Elgoibarren, Mendaron eta Mutrikun), Deba Beheko Industrialdea S.A. sozietatearen bitartez. 28 urteko ibilbidean zehar 67 milioi euroko inbertsio publikoa egin da industrialde horietan guztietan. Sozietateak 584.614 m_ko azalera gordina, 145.960 m_ko lursail urbanizatuak, 71.502 m_ko pabilioi modularrak eta 8.540 m_ko bulegoak kudeatu ditu. 149 enpresa daude kokatuta Eusko Jaurlaritazaren menpeko sozietateek garatu dituzten zazpi industrialdeetan eta 1.462 langile enplegatzen dituzte guztira.

Une honetan, Gipuzkoan hasita daude Ibarra-Tolosako Apattaerreka Industrialdearen zabalkuntza lanak; hala, ibarbidea atonduz 143.300 m_ko azalera gordina eta 48.500 m_ko okupazioa lortuko dira.